Iruñeko Psikologoak
Psikologia Zentroa | Iruñea
BURUKO OSASUNA EZINBERTZEKO ZUTABEA DA PERTSONEN BIZITZAN.
Elena Olaiz-en, Iruñeko Psikologia Zentroan, gure lehentasun nagusia pertsona bakoitzaren arazoak entzutea eta artatzea izango da, bilatzen duten ongizate egoera lortzen lagunduz.

Psikoterapia
KONTSULTA
Psikoterapiarekin pertsonaren oraina hobetzea bilatzen da, baita ere pentsamenduak, pertzepzioak, sentimenduak eta jokaerak.

PRESTAKUNTZA eta
Dibulgazioa
Prestakuntza, hitzaldiak eta tailerrak eskoletan, elkarteetan eta enpresetan.
Iruñean psikologoa bilatzen ari zara?
Gure psikologia zentroan, buruko osasunean aditua, zerbitzu hoberena eskaini nahi dizugu.
Badakigu normalean, Iruñeko osasun psikologia zerbitzuak salneurri garestiekin eta epe luzeko tratamenduekin lotzen direla.
Gure Iruñeko psikologia kontsultan aldiz, desberdindu egiten gara, saio gutxien bitartez, prezio eta kalitatearen arteko oreka eskaintzen baitugu, gure erdigunean jartzen dugulako buruko osasuna, pertsona guztien eskubidea baita.
Haur, nerabe eta helduentzako psikologia zentroa
Gure Iruñeko psikologia eta psikoterapia zentroak saio bakoitzeko salneurri paregabea eskaintzen dizu. Honi esker, zure buruko osasunaren alderdi desberdinak landu ditzazkezu zure hilabeteko aurrekontua kaltetu gabe.
Helduentzako, gazteentzako edota haurrentzako psikologoak bilatzen ari bazara Iruñean, zure aukerarik hoberena Elena Olaiz-en aurkitzen da.
Lehen bait lehen etorri zaitez gure Iruñeko Psikologia zentrora, eskaintzen dizkizugun onurak gozatzen hasteko.
Psikoterapia Zerbitzuak Iruñean
Gure psikologoek Iruñean, zure barneko arazoei aurre egiteko estresa, depresioa eta antsietatea gainditzeko behar duzun laguntza ematen dizute.
Ez dio axola familiako arazoak edo bikote arazoak jasaten badituzu, beti bide bat izango da sufrimendua arindu edo konpontzeko.
Gure laguntza psikologikoaren bitartez eta konfidantzazko testuinguru hurbil bat sortuta, zure bidea aurki dezakezu, non lehentasun nagusiena zure tratamendu ezin hobea izango den.
Ikasiko dituzun tresna eta baliabideekin, zure ondoezari buruzko daukazun pertzepzioa aldatuko da, hau da, norberaren ikuspegia, bertzeei buruzko ikuspuntua edo munduari buruzkoa.

Haurtzaroaren Psikoterapia
Zeharkako terapia
Elena Olaiz-en, haur eta nerabeen psikologoa, uste dugu haurtzaroa garai erabakigarria dela pertsonen bizitzan, non ohikoa den jokabide arazoak agertzea.
Horregatik, gurasoekin aurrez aurre elkarlanean aritzen gara, gure terapeuta laguntzaile bihurtuz. Orokorrean, ez dugu zuzenean umearekin terapiarik egiten, eraginkorragoa baita horrela. Hala ere, salbuespenak badaude eta beharrezkoa izanez gero, umearekin zuzenean terapia egiteko aukera badago.

Nerabezaroaren Psikoterapia
Familia terapia
Nerabezaroaren psikologian, esku-hartze psikologikorik onena familia terapia da, zeren gazteak, haurrak baino helduagoak, autonomoagoak eta independienteagoak dira.
Beharrezkoa izanez gero, bakarkako terapia egiteko aukera badago.

Helduen Psikoterapia
Banakako terapia edo bikote terapia
Pertsonek banakako arazoak eta harreman arazoak dituzte; batzuetan, lehenengoak inguruko jendeari eragiten dio, normalean bikoteari, une horretan bikote terapia egitea komeni da.
Psikoterapia estrategiko laburra
Metodologia honek denbora laburrean aldaketa iraunkorrak eta etengabeak sortzea bilatzen du, laguntza psikologiko pertsonalizatua emanez, osasun psikologiaren baliabide sorta baten bidez.
Elena Olaiz-ek psikologia arloan eta terapia laburrean formakuntza zabala dauka, gainera esperientzia handia dauka pertsonen ongizate pertsonala, emozionala eta soziala lortzen lagunduz.
Horri esker, eraginkortasun handiz aztertzen eta artatzen dira bai nahaste psikologikoak, bai harreman arazoak, baita emozio eta jokabide zailtasunak ere.
Gaitz psikologikoen prebentzio eta tratamendua
Gure pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko bermatzen dugun arreta, aditua da.
Zailtasunez betetako denboraldi bat igarotzen ari bazara eta zure buru-ongizatearen alderdi sakonetan lan egin nahi baduzu, gure Iruñeko psikologia kontsultan pozik emango dizugu behar duzun laguntza.
IKERKETA ZIENTIFIKOEK ETA EBIDENTZIAN OINARRITUTAKO MEDIKUNTZAK LAN EGITEKO MODU HAU, PSIKOTERAPIA ESTRATEGIKO LABURRA, BERTZE ESKU-HARTZE KLINIKOEKIN ALDERATZEAN, ERAGINKORRAGOA DELA ONDORIOZTATU DUTE.
Psikologoa Iruñean
ELENA OLAIZ – Elkargo Zenbakia: N-01348
Haurtzaro eta Nerabezaroan aditua den Psikologoa eta Psikoterapeuta.
Gure psikologoaren laguntzaren bitartez zure emozioen kudeaketa egokia gauzatzeko, beharrezko tresnak eta trebetasunak eskuratzeko aukera izango duzu.
Zure sentimenduak eta jokabideak autonomiaren bitartez aldatzen ikastea nahi dugu.
Horregatik, terapia hurbilak eskaintzen dizkizugu, zure bisita bakoitzean isilpekotasuna eta konfidantza gure erdigune bihurtuko baitugu.
Psikologoari egindako galdera ohikoenak
ZER DA PSIKOTERAPIA?
ZERTAN DATZA OSASUN PSIKOLOGO BATEN LANA?
Horretarako, egoera ezkorrak nola sortzen diren ikertu behar da, egunerokotasunean modu autonomoan aurre egiteko tresnak irakatsiz.
ZER MOTATAKO GALDERAK EGITEN DITU PSIKOLOGOAK LEHENDABIZIKO SAIOAN?
Elkarrizketaren bidez konfidantzazko tokia sortzea lortzen da, baita ere etorkizuneko oinarriak finkatuko dituen hartu-emana.
Gure psikoterapia laburraren metodologiarekin, pertsonaren bizitzan funtsezkoak diren alderdiak ezagutzea bilatuko dugu, batez ere berari buruz ikasiz, baina baita ere bere giza ingurune, lan eta familia testuingurutik.
ZENBAT TERAPIA SAIO BEHARKO DITUT?
TRATAMENDU PSIKOLOGIKOAK ERAGINKORRAK AL DIRA?
ZENBAT BALIO DU PSIKOLOGOAREN KONTSULTAK?
Terapia mota funtsezkoa izango da salneurri bat ezartzeko, adinaren arabera, adibidez, beharrezko prestakuntza eta espezializazio mota desberdina baita ere.
PSIKOTERAPIA ETA PSIKOLOGIA BERDINAK AL DIRA?
Azken azalpen hau, ordea, askoz ere zabalagoa da eta gizakiek bizitzen duten prozesu mental eta kognitiboen ikerketarekin lotuta dago.
NOIZ JOAN BEHAR DUT PSIKOLOGOARENGANA?
Sareetan jarraiguzu
LAGUNTZARIK NAHI DUZU?
Eskatu zure lehen hitzordua