Haur psikologoa
Iruñea

Haurrentzako psikologia zentroa Iruñean

Elena Olaiz-en, Haur psikologoa, haurtzaroa, pertsona guztien bizitzan funtsezko garaia dela dakigu. Beraz prozesu honetan, haurraren inguruko jende guztiaren laguntza beharrezkoa bihurtzen da.

Horregatik, haurtzaro eta nerabezarorako psikologia zerbitzua Iruñean eskaintzen dugu, non helburu nagusia gurasoekin aurrez aurre elkarlanean aritzea den, haurrarekin zuzenean egitea baino eraginkorragoa baita.

HORI LORTZEKO, EGUNEROKO BIZITZAREN GARAPENEAN ERAGITEN DUTEN ARAZOAK HOBETZEKO EDO GAINDITZEKO TRESNAK ERABILTZEN LAGUNDUKO DUGU. ESKOLAKO ERRENDIMENDU BAXUA ETA JOKABIDE ALDAKETAK EZ DIRA LANDUKO DITUGUN ARLO BAKARRAK, BERTZE BATZUK ERE BADAUDE.

HAUR PSIKOLOGOA IRUÑEAN

ESKOLAKO ERRENDIMENDU BAXUA HOBETZEN ADITUA

Gure Iruñeko haurrentzako psikologoak haurraren edo nerabearen familiarekin elkarlanean aritzen da.

Modu horretan, aurrerapen naturala eta osasuntsua bermatzen duten hezkuntza jarraibide zehatzak irakatsiko ditu, hobekuntza lortzeko ingurugiro egokia sortuz.

Ebaluazio zehatz bat egin eta gero, psikoterapiako tresna berritzaileetan oinarritutako tratamendu plan bat ezarriko da.

HAUR ETA NERABEENTZAKO PSIKOLOGIA INTEGRALA

TRATAMENDU PERTSONALIZATUA

Gure psikologia zentroan haurtzaroaren hasieratik zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu.

Horri esker, jokabide eta emozio arazoak ekiditeko baliabideak sor ditzazkegu hazkuntza bitartean.

Azkenean, heldutasunean buruko osasunaz guztiz gozatzeko modu hoberenetarikoa, bizitzako lehen aldietan sortutako barneko oinarri egokien bidez da.

Haur eta nerabeen psikologia:

Zeharkako Terapia edo Familia Terapia

Haur psikologian, terapeutak haurrarekin zeharkako terapia egiten du, hau da, gurasoei laguntzen die hauek, haien seme-alabei lagundu diezaieten, beharrezko aldaketak eraginez. Hau da, terapia gelan gurasoekin lan egiten da gehienbat, haurrarekin ordea, ez hainbertze.

Metodologia honek denboran zehar bilakaera handia izan du, urteetan egindako ikerketa enpiriko-esperimental guztiei esker, jakin dugu gurasoekin lan egitea zentzuzkoagoa dela, haurrarekin egitea baino, horrela, ondorio arras baikorrak sortzen baitira.

Alde batetik, adin txikikoak psikologiako kontsultara joatea saihesten delako, bertzela, beraiengan ongi ez dijoan zerbait daukatela jasoko lukete. Bertzetik, etiketatzea ekiditen delako, arazoa hobetu beharrean okertuko lukeelako, eboluzio naturala eta balizko aldaketak oztopatuz.

Diagnostiko psikologikoek auto-betetzeko iragarpena edo pigmalion efektuaren antzera funtzionatzen dute, hau da, etiketa jasotzen duen pertsonari eragiten diote, horien inguruan dauden pertsonei bezalaxe, gurasoak orokorrean. Beraz, azaleratutako nahasmendua errealitate bihurtzen da, horrela, diagnostikoaren egiazkotasuna baieztatuz.

Haurrentzako zeharkako terapia psikologikoa

Zeharkako terapiaren helburua, arazoak nola funtzionatzen duen ezagutzea da, eta ez haurraren nahaste edo zailtasunaren zergatiaren azalpenak bilatzea.

Haurrekin terapia zuzena egitea sahiesten dugu frogatuta baitago modu honetan gurasoei hauen ezintasunagatik erruduntzat jotzen zaielako eta haurra, arazoaren erdigune gisa ikusten delako.

Gainera, zeharkako terapiaren bitartez gurasoekin elkarlana bultzatzen dugu, helduentzat haurrentzat baino errazagoa egiten baita arazoei buruz hitz egitea, nahiz eta haurrentzako tresna egokiak erabili, hau da, jolasa eta marrazkia. Horren ondorioz, haur guztiek psikologoarekin daudenean, aldaketaren aurrean duten erresistentzia ezabatzea lortzen da, arazoa konpontzeko behar diren saio kopuruak murriztuz.

Berehalako aldaketak eragiteko modu bat da, modu naturalagoan, gurasoei hauen hezkuntza ardura eta autoritatea emanez, haien seme-alaben erreferentziazko pertsonak bihurtuz.

Gurasoentzako zaila bada psikologoarengana joatea eta irekitzea, pentsa zer suposatzen duen umeentzako ezezagun batengana bakarrik joatea, eta gainera, ireki behar izatea! Gurasoen bitartez haurren arazoak konpontzeko aukerak badaude, beraz, umeak ez dira terapiara joan beharrik, ezta aurretik aipatutako arriskuak jasan beharrik erez. Ondorioz, ez al duzue uste tratamendu hau aukerarik onena izango litzatekeela?

Haur eta nerabeen ohiko arazoak

Egunero estimulu eta bizipen desberdinei aurre egiten diegu, hauek haurren nahaste psikologikoak edo emozionalak sor ditzazkete.

Maite ditugunen galerek, familia giro ezegonkorrak edo bizitza sozialean gogobetetze eskaxa izateak arazo ugari eragin ditzazke.

Pertsona bakoitza ahalik eta hobekien tratatu ahal izateko, gure terapeutek arazoaren funtzionamendua aztertzen dute, hau prozesuaren gida bihurtuz.

Horren bidez, aholkularitza psikologiko zehatza eskaini ahal izango dugu, pertsonarengan eta bere inguruan sakontzen dugun bitartean. Terapiaren gakoa familiaren partaidetzan datza eta hauek haurraren edo nerabearen arazoei aurre egiteko daukaten gaitasunean.

gazte psikologia pamplona

HAURTZAROAREN GARAPENA EZ DAGO ANTSIETATE EDO DEPRESIO NAHASTEETATIK SALBUETSITA

Zorionez, osasun psikologiak zenbait tresna dauzka gurasoek seme-alabei bere sendatze prozesuan laguntza eta gida emanez, etorkizuneko garapenerako dinamika osasuntsuak sortzeko helburuarekin.

Buruko nahasteei aurre egiteko modurik onena Iruñeko haur psikologo batengana joatean datza, han bertan laguntza eskatuz.

Zalantzarik izanez gero, hemen erakutsiko dizkizugu Elena Olaizek lagundu ahal zaituen arazo ezberdinetan:

  • Elikadura arazoak
  • Arazoak haurtzaroan
  • Jokabide arazoak nerabezaroan
  • Jeloskortasuna eta haserrealdiak
  • Haur depresioa
  • Nahaste bipolarra
  • Beldurra eta lotsa
  • Agresibitatea eta oldarkortasuna
  • Gogo aldarte nahasteak
  • Autoestimu baxua
  • Arreta arazoak
  • Hiperaktibitatea
  • Bullying-a
  • Teknologia berrien menpekotasuna

Nerabezaroaren psikologia Iruñean:

Nerabezaroaren psikologian, esku-hartze psikologikorik onena familia terapia egitea da; gazteak, haurrak baino helduagoak, autonomoagoak eta independienteagoak baitira. Horregatik, guraso eta seme-alaben arteko elkarreraginean eta familiaren dinamikan esku-hartzen da, familiako kide baten jokaerak bertzeari eragiten baitio eta alderantziz.

 

Familia terapia

Orokorrean, esku-hartzea familiaren sistemara bideratzen da, eta ez sintoma edo ondoeza adierazten duen haurrarengana, nahiz eta batzuetan nerabeekin banakako terapia ere egin daiteke, lan egiteko helburuaren arabera erabakia hartuko da.

Gainera, nahiz eta pertsona bakar batek arazoa bere gain adierazi, ondoeza familiako guztiek jasaten dute eta guztiei eragiten die, beraz, terapia malgua egitea bilatzen da eta saio batetik bertzera alda daitekeena, beti ere azken helburua familiaren ongizatea izanik.

Arazoak familiako bertze kide batzuei ere eragiten diela ikusten denean, eta ez pertsona bati soilik, edo arazoa sufritzen duen pertsonak bere familiarekin bizi denean, komenigarria da denek familia terapia egitea, arazoa harremanean baitago eta ez da hainbeste banakako arazo bat non norberarengan soilik eragiten duen.

Ikasteko zailtasunak

Kasu gehienetan, egoera honi eragiten dion erroko arazo bat dago, beraz, pertsona bakoitzaren barruan sakondu beharko da.

Gauza bera gertatzen da haurraren / nerabearen jokabide okerrak edo gehiegizkoak agertzen direnean. Pertsonaren berezko egitura psikikoaren ondorioz gutxitan suertatzen direla, aldiz, eguneroko egoerek gehien sortzen dituzte.

Elena Olaiz-en, Iruñeko haur psikologoa, psikologia laburraren metodoa erabiltzen dugu, haur eta nerabeen emozio eta jokabide arazoak modu konstruktiboan artatuz. Honi esker, gure terapiara etortzen diren pertsonek emozioen kudeaketan emaitza sendoak eta iraunkorrak lortzen dituzte.

Haur psikologoari egindako ohiko galderak

Noiz gomendatzen da haur psikologoarengana joatea?

Egoera desberdinetan haur psikologoarengana joatea beharrezkoa bihurtzen da. Haurtzaroan gehien errepikatzen diren zergatiak, gogo-aldarte eta umorearen aldaketak, desagertzen ez diren ondoeza fisikoak edo ondorio ezkorrak eskolako errendimenduan dira.

Nola kudeatu ditzazket nire haurraren amorrualdiak?

Noizean behin kasketa bat izatea, oso urrun aurkitzen da haur jokabide-nahastetik. Funtsean, emozio leherketa bat da, haurrek arauak errespetatzeko eta beren bulkadak kontrolatzeko dituzten zailtasunengatik ematen da.

Garrantzitsuena, pazientzia mantentzea da eta ahots lasai baina sendoarekin haien jokabideei mugak jartzea eta kasketarekin amaitzean, elkarrekin jolastuko dugula erratea.

Nola desberdindu daitezke nerabezaroan jokabide normala jokabide-nahastetik?

Nahiz eta guraso askok jokabide nahastea eta nerabezaroko asaldura garaia nahasteko beldurra izan, elkarrengandik oso urrun dauden egoerak dira. Arazo bat hautemateko nahikoa da jokabideek familian, eskolan eta harremanetan izan ditzaketen eragina aztertzea.

LAGUNTZARIK NAHI DUZU?

Eskatu zure lehen hitzordua

Call Now Button