Helduentzako Psikologoa
Iruñean

BANAKAKO TERAPIA EDO BIKOTE TERAPIA

Helduen Psikologia: Banakako Terapia edo Bikote Terapia

Pertsonek banakako arazoak eta harreman arazoak dituzte; batzuetan, lehenengoak inguruko jendeari eragiten dio, normalean bikoteari, une horretan bikote terapia egitea komeni da. 

Modu horretan, bai bikotearen arteko harremana, bai banakako ondoeza hobetu daitezke. Hala ere, sufrimendua norberarena denean eta harremanean eragiten ez duenean, ez da bikote terapia egitea iradokitzen. Dena arazo motaren eta eragiten duen pertsonen araberakoa da.

Bikoteko kide bat arazo batengatik  terapiara joaten denean, baina bere bikoteari eragiten diola erraten badigu, orduan zentzuzkoena bikote terapia egitea da.

Garrantzitsua da bien artean sortzen diren gatazkak ezagutzea, bakoitzaren ikuspegia, oro har, ez datoz bat eta. Horretaz gain, bikote kideari terapiaren partaide egitea eta honi ere tresnak eskaintzea garrantzitsua da. 

Gure Iruñeko psikologia zentroan, zure banakako edo bikoteko gatazken konponbidea aurkitzen laguntzen  zaitugu.

Bikote terapian ematen diren zailtasun ohikoenak: 

◦ Jeloskortasuna
◦ Desleialtasuna
◦ Komunikazio arazoak
◦ Gatazkak
◦ Bikoteen sexualitate arazoak
◦ Familia harremanak direla eta, bikoteko arazoak.
◦ Beldurrak
◦ Aitatasun / amatasunaren ondoriozko arazoak
◦ Erditu ondorengo depresioa
◦ Galera perinatala
◦ Ugalkortasun arazoak

LAGUNTZARIK NAHI DUZU?

Eskatu zure lehen hitzordua

Call Now Button