ELENA OLAIZ PSIKOLOGOA

ELENA OLAIZ

Psikologian Lizentziaduna 

 

Elkargoko zenbakia N-01348

Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan ikasi dut eta Osasun arloko psikologo aditua naiz. Graduondoko master formakuntza desberdinak gauzatu ditut:

  • Terapia Laburra
  • Familia eta Bikote Terapia
  • Dolu, Galera eta Trauma Terapia
  • Jokabide arazoak Hezkuntza testuinguruan

Kontsultan egindako esku hartzea terapia laburraren bitartez izaten da, lan egiteko modu honek ebidentzian oinarritutako medikuntza korrontea jarraitzen baitu, beraz, ziurtasun zientifikoa bilatzen du eta zientzian baliozkotuta dago. Gainera bertze terapia psikologikoekin alderatuta, terapia laburrak, eraginkortasun eta erabilgarritasun gorena erakutsi du.

Esperientzia zabala daukat antsietate nahasteak konpontzen, elikadura-nahasmenduak, depresioak edo pertsonen arteko harreman arazoak.

Haurtzaro eta nerabezaroan gertatutako zailtasunekin (eskola jazarpena, jokabide arazoak, etab.) lan egiten dut. Banaka, bikoteka edo familia moduan, arazoaren arabera eta beti ikuspegi sistemiko batetik, hau da, nahiz eta arazoa pertsona zehatz batean aurkeztu, beti ere gainerako harreman eta testuinguruei eragiten die. Gainera, batzuetan bikote-kidearekin edo gurasoekin lan egitea eraginkorragoa eta egokiagoa da eta ez ondoeza adierazten duenarekin bakarrik.

Etengabe prestatzen ari naiz 2012tik terapia laburrean; Etengabe ari naiz ezagutzak eta trebetasunak eguneratzen!

LAGUNTZARIK NAHI DUZU?

Eskatu zure lehen hitzordua





Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Arduraduna: Elena Olaiz Garmendia. Helburua: eskatutako informazioa bidaltzea eta harpidetzak kudeatzea. Legitimazioa: interesdunaren adostasuna. Hartzaileak: newsletterrak bidaltzeko plataformak harpidetzak kudeatzeko datuak jasoko ditu (Mailrelay). Eskubideak: zure datuak eta pribatutasun-politikan zehaztutako gainerakoak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko.
Eta gorde gure helbide elektronikoa hola@elenaolaiz.com, postak spam erretilura irits ez zaitezen.

Bai, pribatutasun-politika irakurri eta onartzen dut.

Komunikazio komertzialak/newsletter eta berri/eskaintzak:
 Hartu nahi ditut Ez ditut hartu nahi

Call Now Button