Psikoterapia Iruñea
Banaka, bikoteka eta famili psikoterapia egiten dut, aldaketaren bilaketa eta garapen pertsonalaren akonpainamendua eginez.
Zer da psikoterapia?
Psikologoak erabiltzen duen lan egiteko moduari, tratamendu psikologikoari, psikoterapia deitzen zaio, eta honen helburua pertsonaren oraingo egoera hobetzea da, pentsamendu, pertzepzio, sentimendu, portaera eta erlazioetan aldaketa baikorrak lortuz.
Psikologoak zenbait jarreren bidez, hala nola, enpatia, baldintzarik gabeko onarpena, errespetuz eta epaitu gabe, autoestimua, onarpena, balioa eta autonomia indartzeko giro eta baldintza egokiak sortzen ditu, bezeroak bere ekintzak erregulatzeko, hauetaz jabetzeko eta arduratzeko asmoz.
Horregatik, arazoei aurre egiteko eta emozioen ondorioak arintzeko, pertsonari mota desberdinetako baliabideak, aukerak eta teknikak ematen zaizkio.
Terapiaren funtsa, pertsona bakoitzaren funtzionamendua hobetzea eta akonpainamendua egitea da, bizitzan zehar lagungarriak izango diren aldaketa berriak bizitzeko aukerak ematen baititu.
Arazo bakoitza modu desberdinean heltzen da, pertsona batentzat baliogarria dena ez baitugu bermerik bertze batentzat baliogarria izango delakoan.
Pertsona bakoitza berezia eta bakarra da, bere emozioak bezala. Helduaren psikologia ezin da haurraren psikologiarekin alderatu, ez baitira berdinak.

Psikoterapeuta aditua
Banaka, bikoteka eta famili psikoterapia egiten dut, aldaketaren bilaketa eta garapen pertsonalaren akonpainamendua eginez.
Krisi edo aldaketa prozesuan bazaude eta nire laguntza nahi baduzu, gustora lagundu eta akonpainatuko zaitut bide honetan. Krisiek aldatzeko eta berregokitzeko aukera ematen digute, bizitzaren zailtasunak gainditzeko ikasketaz gain.
Norentzat Prebentzioa
Prebentzioa
Prebentzioaren ikuspegitik, bizitzan aurkezten zaizkigun zailtasunei aurre egiten laguntzen digu psikologoak, arras gaizki sentitzen ez garen arren. Baita ere, ongi sentitzen diren pertsonak daude, baina bizitzaren alderdiren batean gehiago hobetu nahiean daudenak. Horiek denak psikoterapiaren onuradunak dira.
Prebentziozko laguntza psikologikoak gizon-emakumeen harremanak, komunikazioa, eta emozioen maneiua hobetzeko balio du, baita ere, bizitzan zehar sortzen diren gatazkak prebenitu eta konpontzeko. Pertsonek erabaki egokiak hartu ahal izateko lagunduz, eta hortako beharrezkoa den guztia aldatuz.
Agertzen diren arazo nagusien artean hauek daude: doluak, krisiak, pertsonen arteko gatazkak, bikote arazoak, familiarrak, lanekoak, etab….

Tratamendua
Tratamenduaren ikuspegitik, sintomaren bat edo ondoeza dagoenean, helburua arazo
psikopatologikoak tratatzea da, osasun mental eta emozionalera bideratuz.
Pertsonek bizitzan zehar sortzen diren eragozpen aunitzei egokitu eta aurre egin behar dizkiete, baina errepikatzen eta pilatzen direnean, arazo bihurtzen dira eta konpontzen ez badira, emozio sufrimendu handiagoa sortarazten dute.
Orduan pertsonak sentizen du ezin dela ongi maneiatu eta momentu horretan ez badugu arazoengan eskua hartzen hauek kronifikatzen dira, pertsonarengan eta bere gertukoengan estresa haundiagoa sortuz. Azkenik, osasun fisiko nahasteak izaten bukatu dezakete (migrainak, nekea, tripako mina, bizkarreko mina, etab..) edo osasun mental nahasteak (antsietatea, loezina, depresioa, estresa, mina, bikote gatazkak, etab…)
Psikoterapia motak
PSIKOTERAPIA IKUSPEGI DESBERDINEKIN LAN EGITEN DUT:
Laburra-Estrategikoa
Honek helburuak lortzeko eta aldaketak bultzatzeko asmoz, lehen bait lehen hobekuntza eta konponbidea bilatzen du, hori bai, modu eraginkorrenean eta erabilgarrienean. Bezeroen baliabideak erabiliz eta elkarlan aktiboa, parte-hartzea eta kompromezua bultzatuz aldaketak gauzatzen dira.
Sistemikoa
Honen arabera, gatazka nork hasi zuen jakiteak ez du garrantzirik. Bakoitzak bertzeengan eragina dauka eta bertzeek eragina daukate bakoitzarengan, beraz, arazoan sartuta dauden guztiek dena berdin jarraitzeko eta mantentzeko laguntzen dute.
Psikologoak haien artean bitartekari gisa egiten du, pertsona bakoitzak arazoari buruzko bere ikuspuntua eta errealitate propioa baitu.
Konstruktibista
LAGUNTZARIK NAHI DUZU?
Eskatu zure lehen hitzordua